Berriak
2010ko martxoak 1
Azken saltsak
.Pasa da Urtarrila eta baita Otsaila ere. Tartean, Ikerrek bere diskoa grabatu du, ongi kostata eta lan itzela eginez, eta guk kontzertu akustiko bat prestatu, jo eta bideoan grabatu dugu ere. Noiz egongo da material hau ikusgai? ez dakit. Hor dago.
Bestalde, gure lehen bideoklipa aurkeztu dugu eta kontzertu "normalak" ematen ere hasi gara. Azkenekoa Ostirala 26 Lasarten. Kontzertu zoroa. Entsegu gutxi egiteko denbora izan genuen eta pixkat presionatuta joan ginen baina, tira, de la hoxtia atera zen. Ospatzeko, parranda itzela egin eta Karaoke batetan bukatu genuen. Hor bai gustora desafinatu genuela!!
Orain, jo ta fuego, jo ta fuego, jo ta fuego. Hori da nahi duguna. Proiektuak ez zaizkigu falta. Seguraski, urtea amaitu baino lehen Catalunya aldera joango gara eta Euskal Herria ere, goitik behera egin nahi dugu.
Oraingoz, rutinara itzuliko gara. Entseguak, xehetasunak zorrozten joateko eta kontzertuak, eztanda egiteko.
Ikusiko dugu nola ateratzen diren gauzak. Zortearen bila goaz ziztu bizian!