Berriak
2009ko apirilak 30
Chopper bilduma eta disko berria
Kaixo lagun.Aspaldi honetan lokalean lanean ibili gara. Hilabete luzeak, disko berrirako kantak konposatzen. Denen artean landu ditugu eta emaitza ezin obea da. Hamabost kanta berri.
Joan den Maiatzan maketa batzuk grabatu genituen Añorghetto Studios ezagunetan. Orain hitzak idazten ari gara. Lan zaila baina polita.
Diskoa Ekainan grabatuko dugu eta estiloa inoiz baino azkarragoa eta makarra dela uste dut. Gustatuko zaizu, ziur.
Kantu berrietatik berriena, besteak baino lehen entzuteko aukera izango duzu. Apirilean, Ziztu Bizian grabatu genuen eta Chopper Bar tabernak plazaratuko duen bilduman aterako da Ekainaren 1-ean.
Ziztu bizian ere, kantu azkarra da. Motero bilduma batetatik espero daitekeena.
Gogoan izan Ekainaren 1-ean Ziztu Bizian! U.K.Bill en disko berriaren aurrerapena.
Zaindu!