Berriak
2009ko abenduak 2
KONTZERTUAK, BIDEOA eta LAUROBAREN DISKO BERRIA
Kontzertu bira txiki bat antolatzen ari gara Paradisu Sekretua Euskal Herri osotik aurkezteko. Oraingoz 7.an Psilocyben (Hondarribi) joko dugu Eina Kataluniarrekin batera. 12.an Andoaingo Gaztetxera itzuliko gara, baina oraingoan ZURE INDARRA abestiaren bideoa grabatzera eta Abenduaren 26.an Zarautzeko PUTZUZULO gaztetxea bixitatuko dugu.
Urtarrilean, Laurobako lagunak Lorentzo Records estudioan sartuko dira diska berria grabatzeko eta etenalditxo bat egingo dugu lasai-lasai grabatu dezaten. Zorte on Laurobatarrak!!!
Etenalditxoa, hala ere, motza izango da eta Otsailan berriro egongo gara egurra ematen!
KONTZERTUETAN IKUSIKO DUGU ELKAR!!!
U.K.POWER!!