Edukira salto egin Nabigaziora salto egin

U.K.Bill

Taldea

U.K.Bill taldeko partaideen argazkia.

U.K.Bill 2005ean sortu zen Utikan, Asgarth eta Lauroba taldeetako jendea bilduz.

Taldea Rafak (ahotsa, gitarra), Oierrek (gitarra), Ikerrek (baxua) eta Unaik (bateria) osatzen dugu.

Gure estreineko diskoa - U.K.Bill - 2007an plazaratu genuen Añorghetto zigiluaren bitartez.

Añorghetto Records-ek askatasuna ematen digu sudur puntan jartzen zaiguna egiteko.

2008 urtea proiektu berriez beteta dator. Europan barna lehen kontzertuak emango ditugu (Berlin, London...) eta jada abesti berriak prestatzen ari gara. Urte amaierarako bigarren diskoa prest izango dugu. Kantu berriak 70. hamarkadako rockaren kutsua dute eta beti bezela hitzak zorrotzak izango dira.

Ez da inor libratuko 2008ko U.K.bill-az!